Andrei Rublev (tenislaria)

Andrey Andreyevich Rublev (errusieraz: Андре́й Андре́евич Рублёв; 1997ko urriaren 20a) errusiako tenislari profesionala da. 2021eko irailaren 13an ATPko 5. postua lortu zuen bakarkako sailkapenean. Rublev ATP Tourreko lehen 10en artean sartu zen 2020ko urrian. ATP txapelketetan bakarkako zortzi titulu irabazi ditu. 2021eko urriaren 18an lortu zuen binakako sailkapen onena, 59. postua lortuz. Binakako bi titulu irabazi ditu eta txapeldun olinpikoa da, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan binakako mistoen titulua irabazita, Anastasia Pavlyuchenkovarekin . Jubenil mailan, Rublevek 2014ko Frantziako Irekiko banakako titulua irabazi zuen, finalean Jaume Munar menderatuz. Brontzezko domina irabazi zuen bakarka eta zilarrezko binakakoan 2014ko Udako Gazte olinpiadetan Nanjing-en . Rublevek hamar garaipen lortu ditu momentu horretako sailakapeneko10 jokalari onenen aurka, besteak beste, Roger Federer, Rafael Nadal, Daniil Medvedev, Dominic Thiem eta Stefanos Tsitsipas. Australiako, Frantziako eta AEBetako Irekien final-laurdenetara eta Davis Kopako finalerdietara iritsi da. 2015eko Kremlin Kopan binakako bi txapeletatik lehena irabazi zuen Dmitry Tursunovekin, eta bakarkako tituluen artean Moskun eta San Petersburgoko etxeko garaipenak daude.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search